Ehrenbreitstein gotorlekua (Koblentza)
Ehrenbreitstein gotorlekua | |
---|---|
Koblenz Fortress | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Alemania |
Alemaniako estatua | Renania-Palatinatua |
Hiria | Koblentza |
Ur-masa | Rhin |
Koordenatuak | 50°21′54″N 7°36′54″E / 50.365°N 7.615°E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1828 |
Arkitektura | |
Ondarea | |
Webgune ofiziala | |
Ehrenbreitstein gotorlekua (alemanez Festung Ehrenbreitstein) Renania-Palatinatua estatuko hiria den Koblentza hiriko gotorlekua da.
Kokapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ehrenbreitstein gotorlekua, izen bereko muinoan kokaturik dago, Rhin ibaiaren gainean eraikitako zubiak lotzen duelarik Koblentza hiriarekin.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]K.a. 1000 urteko gotorleku zelta baten aztarnak aurkitu dira bertan, izan ere Rhin eta Mosela ibaiaren elkargunea kontrolatzeko ikuspegi itzela baitago muinoaren gainean. Hala ere lehenengo gaztelua K.o. 1000 urte inguruan eraiki zuen Ehrenbertek. Treverisko artzapezpiku hautesleek zabaldu egin zuten Helferstein eraikina gehituz. Bertan gorde omen zen Jesukristoren tunika sakratua 1657 eta 1794 artean.
Frantziako Iraultza gertatzean Koblentza ihesi zetozen frantsesez bete zen. Ondorioz frantziako tropa iraultzaileek 1794ean hiria erasotu eta Koblentzaz jabetu ziren. Hala ere Ehrenbreitstein gotorlekuak gogor iraun zuen frantsesen setioa 1799 arte. 1801ean Lunévilleko Hitzarmena sinatu zen eta frantziarrek Rhin ibaiaren eskuin aldea utzi behar izan zuten, ez ordea Ehrenbreitstein gotorlekua erabiltezin utzi gabe.
1817 eta 1826 artean Carl Schnitzler igeniari prusiarrak berreraiki egin zuen Rhin ertaineko goiko bailara babesteko gotorleku sistema baten parte bihurtzeko. Babes sistema honek Festung Koblenz izena hartu zuen, eta bertan zegoen Stolzenfels gaztelua ere.
UNESCOk Gizateriaren Ondare izendaturiko Rhin Garaiko haranaren barnean sartu zuen 2002an.